Noiz argitaratua Astelehena, 2020.eko Martxoak 9

Nafarroako Parlamentuak berretsi egiten baitu “argentinar kereila” izenekoarekiko babesa, eta poza adierazten baitu María Servini epailaren lana ikusita

Mahaiaren eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2020ko martxoaren 9an

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak berretsi egiten baitu “argentinar kereila” izenekoarekiko babesa, eta poza adierazten baitu María Servini epailaren lana ikusita. Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

 

PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren kontrako botoekin onetsi da.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

"1.- Nafarroako Parlamentuak berresten du aldeztu egiten duela 'argentinar kereila' deritzona, eta poztu egiten da María Servini epailearen lanarekin, zeina bideratuta baitago frankismoak egin zituen gizateriaren aurkako krimenetatik justizia unibertsalaren printzipioaren aplikazioz eratorriak diren erantzukizun penalak ikertu eta zehaztera.

 

2.- Nafarroako Parlamentuak adierazten du bere borondatea dela Espainiako Estatuko botere publikoek beharrezkoak diren baliabide guztiak María Servini epailearen eskuetan jar ditzaten, hark bere ikerketa-lana egin eta Rodolfo Martín Villari deklarazioa hartu ahal izateko.