Noiz argitaratua Osteguna, 2026.eko Ekainak 11

Nafarroako Parlamentuak berretsi egiten du autogobernuarekiko bere konpromisoa, bere berezitasunaren erakusgarri bezala eta aurrerabiderako funtsezko lanabes bezala

Osoko bilkurak onetsi du. 2026ko ekainaren 11n

1.  Legebiltzarrak Nafarroaren autogobernuarekiko duen konpromisoa berresten du, bere eskubide historikoen eta berezitasun instituzionalaren adierazpena izateaz gain, funtsezko tresna baita Foru Komunitatearen aurrerabide ekonomiko, sozial eta demokratikorako.

 

2. Nafarroako Parlamentuak lehentasunezkotzat jotzen du Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoan aurreikusitako eskumen-esparrua garatzen jarraitzea, oraindik egiteke dauden transferentzia-prozesuak amaituz, bai aribidean daudenak, bai hasigabeak.

 

3. Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du “eskualdatu gabe dauden eskumenen negoziazioa eta burutzapena bultzatzen jarraitzera”.

 

4. Gobernu zentrala premiatzen da leialtasun instituzionalez jardutera eta Nafarroaren autogobernuaren garapen eraginkorra burutzeko beharrezkoak diren akordioak erraztera.

 

5. Nafarroako Gobernuari eskatzen zaio txosten eguneratu bat presta eta Parlamentuan aurkez dezan, sei hilabeteko epean. Txosten horrek eskualdakizun dauden eskumenen egoeraren berri emanen du: Estatuko Administrazio Orokorrarekin abiaturik dauden negoziazioak, detektaturiko oztopo nagusiak, eta oraindik burutu gabe dauden esku-aldatzeetan aurrerapausoak emateko egutegi-proposamen bat.

 

Geroa Bai TPak aurkeztu du.

 

UPN, PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekinek emaniko aldeko botoekin, PPNren abstentzioarekin eta Talde Misto eta atxikigabeak emaniko kontrako botoekin onetsi da.