Nafarroako Parlamentuak berretsi egiten du bat datorrela kirolean sexu- eta identitate-orientazioarengatik eta genero-adierazpenarengatik diskriminazioa egotearen aurkako borrokarekin
Ganberak sentsibilizazioko neurri guztiak babesteko konpromisoa hartzen du, pertsona guztiak errespetatzera bideratutako ekintzak indartzeko
Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak berretsi egiten du bat datorrela kirolean sexu- eta identitate-orientazioarengatik eta genero-adierazpenarengatik diskriminazioa egotearen aurkako borrokarekin. PSNk, Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos-Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak aurkeztu dute.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
1.- Nafarroako Parlamentuak berretsi egiten du bat datorrela kirolean sexu- eta identitate-orientazioarengatik eta genero-adierazpenarengatik diskriminazioa egotearen aurkako borrokarekin.
2.- Nafarroako Parlamentuak bere borondatea agertzen du araudiak ezartzen jarraitzearen aldekoa, kirolaren arloko profesional guztien inplikazioarekin: entrenatzaileak, irakasleak, zuzendaritzako kideak; denek beharrezko prestakuntza izan dezaten jokabide intolerante oro aurreikusi eta apaldu ahal izateko.
3.- Nafarroako Parlamentuak sentsibilizazioko neurri guztiak babestuko ditu kirol inguruetan, klubetan, publikoaren artean, eta abar, aipatu xedearekin ezartzen direnak , pertsona guztiak errespetatzera bideratutako ekintzak indartzeko, edozein dela ere haien sexu-orientazioa edo genero-nortasuna.