Noiz argitaratua Astelehena, 2022.eko Urtarrilak 10

Nafarroako Parlamentuak bipil errefusatzen du erakunde politiko demokratikoei, haien egoitzei eta kideei zuzendutako indarkeriaren, larderiaren eta mehatxuen erabilera

Mahaiak eta Eledunen batzarrak onetsia. 2022eko urtarrilaren 10ean

Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bipil errefusatzen baitu erakunde politiko demokratikoei, haien egoitzei eta kideei zuzendutako indarkeriaren, larderiaren eta mehatxuen erabileraNavarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

1.- Nafarroako Parlamentuak bipil errefusatzen du erakunde politiko demokratikoei, haien egoitzei eta kideei zuzendutako indarkeriaren, larderiaren eta mehatxuen erabilera; adierazten du "zero tolerantzia"ko konpromisoa duela pertsonek eta erakundeek politikan libreki jardutearen aurkako edozein erasoren aurrean; eta dei orokor bat egiten dio gizarteari, intolerantziaren eta bestelako pentsamoldea dutenenganako indarkeriaren aurkako fronte bateratua osa dezan.

 

2. Nafarroako Parlamentuak bipil arbuiatzen eta errefusatzen du Lizarrako herrian IUN-NEBen lokal baten aurka egin den erasoa, eta bere solidaritate eta aldekotasuna agertzen die herri horretako IUN-NEBen afiliatu eta zaleei".