Noiz argitaratua Osteguna, 2022.eko Urriak 13
Nafarroako Parlamentuak Bularreko Minbizi Metastasikoaren Munduko Egunarekin bat egin du
Ganberak arrosa, urdin turkesa, berde eta horiz argiztatuko du bere eraikinaren aurrealdea gaur iluntzean
Nafarroako Parlamentuko lehendakariak, Unai Hualdek, joan den astelehenean Eledunen Batzarrak Bularreko Minbizi Metastasikoaren Munduko Egunarekin bat egiteko onartu zuen adierazpen instituzionala irakurriz eman dio hasiera gaur kontrolerako osoko bilkurari.
Hori dela eta, Ganberaren egoitzaren aurrealdea gaixotasun hori identifikatzen duten kolorez argiztatuko da gaur gauean: arrosa (gaixotasunaren jatorriagatik), berdea (itxaropena), horia (bizitzeko gogoa) eta urdin turkesa (sendatzeagatik).
Era berean, goizean zehar gaixotasunari buruz informazioa ematen duen bideo bat emitituko da Ganberaren atalondoan.