Noiz argitaratua Ostirala, 2024.eko Apirilak 19

Nafarroako Parlamentuak CEAPAk antolatutako jardunaldi bat hartuko du larunbat honetan, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleentzat Bigarren Hezkuntzara aldatzeak dakartzan erronken inguruan

Nafarroako Parlamentuak jardunaldi bat hartuko du larunbat honetan, apirilaren 20an, familien eta profesionalen parte-hartzearekin, hezkuntza behar bereziak dituzten ikasleek Lehen Hezkuntzatik Bigarren Hezkuntzara jauzi egitean dituzten erronkei buruz aritzeko.

 

Ikasleen Gurasoen Elkarteen Espainiako Konfederazioak (CEAPA) antolatutako jardunaldiari Nafarroako Parlamentuko lehendakari Unai Hualdek emango dio hasiera. Ondoren, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilari Carlos Gimenok eta CEAPAko lehendakari María Capellánek hartuko dute hitza.

 

Estatu mailako topaketan hainbat adituk hartuko dute parte: Francisco Amaya Flores Hezkuntza Ministerioko Lurralde Lankidetza eta Hezkuntza Berrikuntzako zuzendariordeak; Ignacio Calderón Malagako Unibertsitateko irakasle eta ikertzaileak eta Pedro Uruñuela Errioxako Hezkuntza kontseilari ohiak.

 

Lehen Hezkuntzatik Bigarren Hezkuntzara igarotzen diren ikasleentzako zailtasunak eta konponbideak landuko dira saioetan, trantsizio hori konplexuagoa baita premia bereziak dituzten ikasleentzat.