Nafarroako Parlamentuak Diabetesaren Mundu Eguna dela-eta ekitaldi instituzional bat egin du ANADIrekin batera
Unai Hualdek oinarrizko zerbitzuak indartzeko Legebiltzarrak izan duen inplikazioa azpimarratu du, eta pazienteen eta profesionalen hezkuntza diabetologikoa bultzatzea babestu du
Nafarroako Parlamentuak Diabetesaren Mundu Egunarekin bat egiteko ekitaldi instituzionala egin du gaur ANADI Diabetesaren Nafarroako Elkartearekin batera. Aurtengo leloa Zaintzarako sarbidea da, formakuntzarako eskubidea zaintzeko eta indartzeko premian eragiteko premisarekin, patologia horrekin bizi diren pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko biderik onena dela sinetsita.
Hala berretsi du Unai Hualde Parlamentuko lehendakariak, eta ANADIk Foru Erkidegoan egiten duen lanaren aitortza egin du. “Eragile soziosanitarioekin lankidetzan aritzen da diabetesa duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko eta babes handiagoa emateko”, eta, aldi berean, “erakunde publikoekin lankidetzan aritzen da arreta soziosanitarioa hobetzeko eta prestakuntza eta heziketa diabetologikoa exijitzeko”.
“Egoera sozial eta sanitario zaila bizi dugu. Pandemiak gure iragan hurbila markatu du, baina, aldi berean, osasun-sistema publiko ona izatearen garrantzia berretsi digu. Horretan ari gara, Legebiltzar hau lanean ari da funtsezko zerbitzu publikoak indartzen jarraitzeko”.
Lehendakariak gogorarazi duenez, gaur egun, “konplikazioak saihesteko laguntza eta etengabeko arreta behar duten diabetesa duten milioika pertsonak ez dute bidezko aukerarik beren patología artatua izan dadin. Hortik dator aurtengo aldarrikapena, kaltetuentzako eta haien familientzako osasun-eskubideetan benetako aurrerapausoak gauza daitezen. Beste behin ere, ikerketa zientifikoa eta gure osasun-sistema optimizatzeko inbertitzen jarraitzeko beharra eskatu eta balioetsi behar dira".
Amaitzeko, Hualdek Mahaiak eta Eledunen Batzarrak azaroaren 6an onartutako adierazpen instituzionala ekarri du gogora. “Berriro diot, prebentzioa sustatu behar da, pazienteen eta profesionalen prestakuntza bultzatu eta diabetesaren ikusgarritasuna aldarrikatu. Berriz ere eskerrak eman nahi dizkiogu Anadiri. Eskerrik asko zuen lanagatik”.
"Berriro diot, prebentzioan lan egin behar da, pazienteen eta profesionalen prestakuntza sustatu eta diabetesaren ikusgarritasuna bultzatu. Berriz ere eskerrak ematen dizkiogu Anadiri. Eskerrik asko zuen lanagatik, ezinbestekoa baita. Asteburu honetan, Diabetesaren Espainiako Elkartearen Fundazioarekin batera, zuen 40. urteurrena dela-eta antolatu zenituzten jardunaldietan egiaztatu ahal izan nuen. Esperientzia positiboak, teknologia berriak eta lana, lan handia, pazientearentzako laguntza eta etengabeko arreta. Milesker".
Jarraian, Juantxo Remón ANADI elkarteko presidenteak diabetesaren Nafarroako egoeraren errepasoa egin du. “38.000 pertsona daude diagnostikatuta eta, kalkulatzen denez, 20.000 inguru diagnostikatu gabe daude. Horrek detekzio goiztiarraren garrantzia areagotu baino ez du egiten. Horretarako, profesionalen eta gaixoen formakuntza handiagoa beharko litzateke, konplikazioak saihestuko lituzkeelako eta osasun-gastua murriztuko lukeelako”.
Testuinguru horretan, Remonek gogorarazi du “17 urte daramatzagula helduen diziplina anitzeko unitate endokrinoa eskatzen. Halaber, 2 motako paziente intsulinizatuari glukosa etengabe monitorizatzeko gailua ematea eskatzen dugu, ziztada ugariak saihesteko”.
Testuinguru horretan, Remonek gogorarazi du "20 urte daramatzagula helduen diziplina anitzeko unitate endokrinoa eskatzen. Halaber, 2 motako paziente intsulinizatuari (adinarekin eta bizi-ohiturekin lotuta) glukosa etengabe monitorizatzeko gailua ematea eskatzen dugu, ziztada ugariak saihesteko. Nafarroako Gobernuak konpromisoa hartu zuen urte honetatik aurrera horiek finantzatzeko, baina sarbidea oso motela izaten ari da, eta horien erabilerari buruzko informazioa ez da nahikoa. Arintasun handiagoa eskatzen dugu, oso urrats garrantzitsua baita eguneroko bizitzan pertsonaren autonomia sustatzeko".
Anadiko presidenteak, amaitzeko, ikastetxeetan erizain profesionalaren figura sartzeko eskatu du, diabetesa duten ikasleei arreta emateko egungo protokoloak ez dituelako adingabearen behar guztiak betetzen. Azken batean, diabetesarekin modu normalizatuan bizitzeko, autonomo izateko eta ongizate fisikoa, mentala eta soziala lortzeko ezinbestekoak diren hezkuntza eta arreta izatea da kontua", berretsi du.
Jarraian, Sonia Gaztambidek, Diabetesaren Espainiako Elkarteko presidenteak ohartarazi duenez, "oso zaila da gaixotasunaren arriskuak ezagutzea, kudeatzen ez badakizu. Funtsezkoa da tratamenduaren zutabe bat. Hezkuntza oinarrizkoa da, bai gaixotasunaren hasieran baita gaixotasun guztian zehar ere. Sendabidea lortzen saiatu behar dugu, edo, behintzat, ahalik eta gehien hurbildu. 2. mota aurreikus daiteke obesitateari aurre eginez".
Aitor Santiago ANADIko bazkideak, 2. motako diabetikoen ordezkari gisa (2.600 inguru dira Nafarroan), elkartearen papera goraipatu du "Lehen Mailako Arretan aurkitzen ez duzun informazio eta laguntza emozionala" emateari dagokionez.
Diabetesaren Mundu Eguna dela eta, Nafarroako Parlamentuak bere egoitza kolore urdinez argiztatuko du gaur, asteartea, 20:00etatik 22:00etara.
Talde argazki batekin eta gluzemia proba bat egiteko aukerarekin amaitu da ekitaldia, eta bertan izan dira, besteak beste, Ainhoa Unzu, lehen lehendakariordea, Yolanda Ibañez, lehen idazkaria, Mikel Zabaleta, bigarren idazkaria, Leticia San Martin (UPN), Maite Esporrín (PSN), Txomin González (EH Bildu), Isabel Aranburu (Geroa Bai), Irene Royo (PPN) eta Daniel Lopez (Contigo-Zurekin).
Diabetesaren Nafarroako Elkartea (ANADI) 1983an sortu zen, gaixotasun hori duten pertsonen bizi-kalitatea osasun-laguntza egoki baten bidez nahiz hezkuntza diabetologiko egoki baten bidez hobetzeko xedez, gaixo horien erabateko gizarteratzea lortzera bideratutako prozesu baten baitan.
DME Diabetesaren Nazioarteko Federazioak (FID) eta Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) ezarri zuten 1991n, munduan diabetes kasuen gorakada kezkagarriari erantzuteko. 2007an, Nazio Batuek lehen aldiz ospatu zuten egun hori, 2006ko abenduan Diabetesaren Mundu Egunaren Ebazpena onartu ondoren, eta, horren ondorioz, DMEa NBEren osasunaren ospakizun ofizial bihurtu zen.
Diabetesaren Mundu Eguna ospatzeko aukeratutako data Frederick Banting mediku kanadarrari egindako omenaldia da, intsulinaren aurkikuntzan paper garrantzitsua izan baitzuen. 1891ko azaroaren 14an hil zen.