Noiz argitaratua Astelehena, 2024.eko Urriak 7

Nafarroako Parlamentuak Dislexiaren Mundu Eguna ospatzeko ekitaldi instituzional bat eginen du astearte honetan

Dislexiaren Mundu Eguna dela eta, Nafarroako Parlamentuak ekitaldi instituzional bat eginen du astearte honetan, hilak 8, eta bere fatxada urdin turkesa kolorez argiztatuko du bihar, 20:00etatik 22:00etara.

 

Ekitaldia Parlamentuaren atalondoan ospatuko da 12:00etan, eta bertan Unai Hualde Parlamentuko lehendakariak, eta DISNAVARRA elkartearen ordezkariek parte hartuko dute.