Nafarroako Parlamentuak doluminak helarazten dizkie hilaren 29ko eta 30eko uholdeek kalteturiko pertsonen familiarteko eta hurbilekoei
Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsi dute. 2024ko urriaren 30ean
Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez doluminak helarazten dizkie hilaren 29ko eta 30eko uholdeek kalteturiko pertsonen familiarteko eta hurbilekoei. Proposamena Lehendakaritzak aurkeztu du.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
1. Nafarroako Parlamentuak elkartasuna eta babesa adierazten die Estatuko zenbait autonomia-erkidego kolpatu dituen DANAren ondoriozko hondamendi izugarriak ukitutako eskualdeei.
2. Nafarroako Parlamentuak bere dolumina, atsekabe sakona eta babesa helarazten dizkie hildakoen familiei eta hurbilekoei.
3. Nafarroako Parlamentuak zauritu guztiei opa die laster senda daitezen, eta sakonki deitoratzen ditu izan diren kalte materialak. Halaber, adierazten du Nafarroa prest dagoela une larri hauetan laguntzeko baliabide materialak eta giza baliabideak jartzeko.
4. Nafarroako Parlamentuak elkartasuna eta babesa adierazten die Espainiaren zati bat astindu duen egoera izugarri honetan eskuzabaltasun osoz lanean ari diren pertsonei.