Noiz argitaratua Asteartea, 2022.eko Urriak 18
Nafarroako Parlamentuak ekitaldi instituzional bat eginen du asteazken honetan, hilak 19, Bularreko Minbiziaren Nazioarteko Egunaren karietara
Nafarroako Parlamentuak ekitaldi instituzional bat eginen du asteazken honetan, hilak 19, Bularreko Minbiziaren Nazioarteko Egunaren karietara (12:00etan, Atalondoan).
Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakariak emanen dio hasiera ekitaldiari, urriaren 17an Eledunen Batzarrak onetsitako adierazpen instituzionala irakurriko da ondoren eta azkenik, Saray Bularreko Minbiziaren Nafarroako elkarteko ordezkariek hitza hartuko dute.