Noiz argitaratua Asteartea, 2020.eko Irailak 8

Nafarroako Parlamentuak ekitaldi instituzional bat eginen du asteazkenean ume sahararrak hartzen dituzten familiei ongi-etorria egiteko eta aitorpena azaltzeko

Nafarroako Parlamentuak asteazken honetan, hilak 9, ekitaldi instituzional bat eginen du ume sahararrak hartzen dituzten familiei ongi-etorria egiteko eta aitorpena azaltzeko.

 

Harrera 17:00etan izanen da, Parlamentuaren egoitzako atalondoan, eta honako hitzaldi hauek egonen dira: Nafarroako Parlamentuko lehendakari Unai Hualderen hitzaldia, Bakea eta Askatasuna Saharan taldeartekoaren buru Carlos Menaren hitzaldia eta Saharako Arabiar Errepublikako ordezkari Lehbib Breikaren hitzaldia.

 

Ekitaldian, une oro, Laneko Arriskuen Prebentzioak ezarritako higiene- eta prebentzio-neurriak eta segurtasun-distantziak beteko dira, areto bakoitzerako gehieneko edukiera barne.