Noiz argitaratua Asteazkena, 2024.eko Azaroak 13
Nafarroako Parlamentuak ekitaldi instituzional bat eginen du ostegun honetan, hilak 14, Diabetesaren Mundu Eguna ospatzeko
Nafarroako Parlamentuak ekitaldi instituzional bat eginen du ostegun honetan, hilak 14, Diabetesaren Mundu Eguna ospatzeko.
Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakariak emanen dio hasiera ekitaldiari (09:00, Atalondoan) eta jarraian, Juantxo Remón Virto eta Humberto Perez de Leiva, Diabetesaren Nafarroako Elkarteko (ANADI) presidenteak eta kideak, hurrenez hurren, hartuko dute hitza.