Noiz argitaratua Asteazkena, 2023.eko Urriak 18

Nafarroako Parlamentuak ekitaldi instituzional bat eginen du ostegun honetan, hilak 19, Bularreko Minbiziaren Nazioarteko Egunaren karietara

Nafarroako Parlamentuak ekitaldi instituzional bat eginen du ostegun honetan, hilak 19Bularreko Minbiziaren Nazioarteko Egunaren karietara (09:00etan, Atalondoan).

 

Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakariak emanen dio hasiera ekitaldiari, urriaren 16an Eledunen Batzarrak onetsitako adierazpen instituzionala irakurriko da ondoren eta azkenik, Saray Bularreko Minbiziaren Nafarroako elkarteko ordezkariek hitza hartuko dute.