Noiz argitaratua Asteazkena, 2023.eko Uztailak 26

Nafarroako Parlamentuak ekitaldi instituzional bat eginen du ostegunean ume sahararrak hartzen dituzten familiei ongi-etorria egiteko eta aitorpena azaltzeko

Nafarroako Parlamentuak ostegun honetan, hilak 27, ekitaldi instituzional bat eginen du ume sahararrak hartzen dituzten familiei ongi-etorria egiteko eta aitorpena azaltzeko.

 

Harrera 12:05etan izanen da, Parlamentuaren egoitzako atalondoan, eta honako hitzaldi hauek egonen dira: Nafarroako Parlamentuko lehendakari Unai Hualderen hitzaldia eta Saharako Arabiar Errepublikako ordezkari Lehbib Breikaren hitzaldia.