Nafarroako Parlamentuak 'El Parlamento a debate en un tiempo nuevo' liburua aurkeztuko du ostiral honetan
Nafarroako Parlamentuak ostiral honetan (12:00:etan, Erabilera Anitzeko Aretoan), aurkeztuko du El Parlamento a debate en un tiempo nuevo liburua, Nafarroako Unibertsitatearekin eta Giménez Abad Fundazioarekin elkarlanean argitaratua.
Argitalpenak Parlamentu-zuzenbideko ikasketetako XX. urteurrena ospatzen du, eta 2021eko azaroan egindako Parlamentu-zuzenbideko ikasketetako XXII. hitzaldi-sortan aurkeztutako txostenetan oinarritutako lanak biltzen ditu.
Honako hauek parte hartuko dute aurkezpen-ekitaldian: Unai Hualde, Nafarroako Parlamentuko lehendakaria; Asunción de la Iglesia, Parlamentu-zuzenbideko ikasketetako zuzendaria eta liburuaren koordinatzailea; José Tudela, Manuel Giménez Abad Fundazioko idazkari nagusia; Ángel Gómez, Konstituzio Zuzenbideko katedraduna eta Parlamentu-zuzenbideko ikasketetako lehen zuzendaria, eta Mercedes Galán, Zuzenbidearen Historiako katedraduna.