Noiz argitaratua Asteartea, 2024.eko Ekainak 11

Nafarroako Parlamentuak elkarretaratzea egin du, aurreko astean jazotako hiru erailketak genero indarkeriagatik izan zirela baieztatu ostean

"Emakumeen aurkako indarkeriari ez" lelopean, Ganberak minutu bateko isilunearekin oroitu ditu biktimak Foru Legegilearen egoitzaren atarian

Foru parlamentariek eta Arartekoak elkarretaratzea egin dute astearte honetan Nafarroako Parlamentuaren atarian emakumeen aurkako indarkeria gaitzesteko, aurreko astean Bartzelonan eta Valentzian jazotako hilketak genero indarkeriagatik izan zirela baieztatu ondoren.

 

Elkarretaratutako pertsonek minutu bateko isilunearekin oroitu dituzte 32, 51 eta 55 urteko emakumeak.

 

Azken baieztapen horrekin, 14 emakume hil zituzten bikotekideek edo bikotekide ohiek 2024an, eta 1.258 2003an estatistikak egiten hasi zirenetik.