Noiz argitaratua Astelehena, 2022.eko Martxoak 7

Nafarroako Parlamentuak elkarretaratzea egin du azken erailketa matxista gaitzesteko

Ganberak minutu bateko isilunearekin oroitu du biktima Legebiltzarraren atarian

Foru Parlamentariek Parlamentuko sarreran elkarretaratzea egin dute gaur, martxoaren 3an Toledon jazotako erailketa matxista gaitzesteko.

 

Bertaratu direnek minutu bateko isilunearekin oroitu dute 45 urteko emakumea.

 

6 dira beren bikotekideek edo bikotekide ohiek 2022 urtean eraildako emakumeak, eta estatistikak biltzen hasi zirenetik 1.132. biktima da honakoa.