Noiz argitaratua Asteazkena, 2023.eko Irailak 27

Nafarroako Parlamentuak elkarretaratzea egin du genero-indarkeriaren aurka azken erailketa matxistaren ostean

“STOP ERASOTZAILEEI” goiburupean, Nafarroako Legebiltzarrak minutu bateko isilunea gorde du biktimaren oroimenez Parlamentuaren egoitzaren sarreran

Foru parlamentariak Nafarroako Parlamentuaren sarreran elkarretaratu dira gaur, aurreko igandean Madrilen jazotako erailketa matxista arbuiatzeko.

 

Elkarretaratzea egin duten pertsonek minutu bateko isilunea gorde dute 35 urteko emakumearen oroimenez.

 

2023. urtea hasi zenetik bikotekideak edo bikotekide-ohiak eraildako emakumeen kopurua 49koa da, eta 1.233koa 2003an estatistikak egiten hasi zirenetik.