Noiz argitaratua Asteartea, 2023.eko Urriak 17

Nafarroako Parlamentuak elkarretaratzea egin du genero-indarkeriaren aurka azken erailketa matxistaren ostean

“STOP ERASOTZAILEEI” goiburupean, Nafarroako Legebiltzarrak minutu bateko isilunea gorde du biktimaren oroimenez Parlamentuaren egoitzaren sarreran

Foru parlamentariak Nafarroako Parlamentuaren sarreran elkarretaratu dira gaur, urriaren 10ean Malagan jazotako erailketa matxista arbuiatzeko.

 

Elkarretaratzea egin duten pertsonek minutu bateko isilunea gorde dute 52 urteko emakumearen oroimenez.

 

2023. urtea hasi zenetik bikotekideak edo bikotekide-ohiak eraildako emakumeen kopurua 51koa da, eta 1.235koa 2003an estatistikak egiten hasi zirenetik.