Nafarroako Parlamentuak elkarretaratzea egin du genero-indarkeriaren aurka, azken erailketa matxisten ondoren
"Emakumeen aurkako indarkeriari ez" lemapean, Legebiltzarrak salatu egin ditu Jaénen indarkeria bikarioaren biktima izan den adingabearen hilketa eta Gipuzkoan genero-indarkeriaren biktima izan den emakumearen hilketa
Foru parlamentariek eta Arartekoak elkarretaratzea egin dute astelehen honetan, 13:00etan, Nafarroako Parlamentuaren atarian, gure herrian izan diren azken erailketa matxistak gaitzesteko. Oraingo honetan, batetik, iragan larunbatean, azaroak 30, ustez bere bikotekideak hil duen 45 urteko emakume baten heriotza salatu da Lehenagotik bazeuden genero-indarkeria dela-eta ustezko erasotzailearen aurka jarritako salaketak.
Bestetik, parlamentariek minutu bateko isilune hori orobat eskaini diote ustez bere amaren bikotekideak Jaéngo probintzian azaroaren 28an hil duen 2 urteko mutikoari, indarkeria bikario gisa baieztatu dena. Lehenagotik ez zegoen genero-indarkeria dela-eta ustezko erasotzailearen aurka jarritako salaketarik.
Kasu horiek baieztatu baitira, Espainian 43 izan dira 2024an genero-indarkeria dela-eta eraildako emakumeak. Datu horiek 2003an biltzen hasi zirenetik, berriz, 1.288 izan dira hildako emakumeak. Genero-indarkeria dela-eta eraildako adingabeak 9 izan dira 2024an Espainian. Datu horiek 2013an biltzen hasi zirenetik, berriz, 62 izan dira hildako adingabeak.