Nafarroako Parlamentuak elkartasuna adierazten die errefuxiatu sahararren kanpalekuetako Wilaya Dajlako herritarrei, uholde larriak pairatu baitituzte
Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsi dute. 2024ko irailaren 30ean
- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak elkartasuna adierazten die errefuxiatu sahararren kanpalekuetako Wilaya Dajlako herritarrei, uholde larriak pairatu baitituzte. UPN, PSN, EH Bildu, Geroa Bai, PPN, Contigo-Zurekin eta Vox talde parlamentarioek aurkeztu dute.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
1. Nafarroako Parlamentuak elkartasuna adierazten die errefuxiatu sahararren kanpalekuetako Wilaya Dajlako herritarrei, pasa den irailaren 22an eta 23an bertan izandako eurite gogorrek uholde larriak eragin baitituzte.
2.- Nafarroako Parlamentuak bere egiten du Saharako Ilargi-erdi Gorriak eginiko deia, eta dei egiten die Nafarroako Foru Komunitateko eta Espainiako Estatuko gainerako erakundeei premiazko eta larrialdiko laguntza eman diezaieten Dajlan errefuxiaturiko sahararrei.
Archivos adjuntos