Nafarroako Parlamentuak elkartasuna adierazten die La Palmako uharteko sumendiaren erupzioak kaltetutako pertsona guztiei, eta babesa helarazten die larrialdi-zerbitzuei
Gorren Mundu Eguna ospatzearen karietara, Nafarroako Parlamentuak ingurune zeharo irisgarri eta inklusiboak sustatzearen aldeko apustua egiten du
- Eledunen Batzarrak Lehendakaritzak aurkeztutako adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak elkartasuna adierazten die La Palmako uharteko sumendiaren erupzioak kaltetutako pertsona guztiei, eta babesa helarazten die larrialdi-zerbitzuei.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
“1. Nafarroako Parlamentuak elkartasuna adierazten die kaltetutako pertsona guztiei; bereziki, labaren aurrerabide geldiezinaren erruz etxetik alde egin behar izan dutenei eta etxea, laboreak eta bestelako bizi-baliabideak galdu dituztenei.
2. Nafarroako Parlamentuak babesa helarazten die natur-hondamendi horrek eragindako kalteak ahal den neurrian arintzearren bertatik bertara lan egiten ari diren larrialdi-zerbitzuei eta pertsona guztiei.
- Eledunen Batzarrak Lehendakaritzak aurkeztutako adierazpen instituzional bat onetsi du, irailaren 25ean Gorren Mundu Eguna ospatzearen karietara.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
“1. Nafarroako Parlamentuak ingurune zeharo irisgarri eta inklusiboak sustatzearen aldeko apustua egiten du.
2. Nafarroako Parlamentuak hezkuntza ekitatibo eta inklusiboa erreibindikatzen du ikasle gorrentzat, NBEaren Haurren Komitearen oharrak aintzat hartuta.
3. Nafarroako Parlamentuak pertsona gorrei lan duin bat eduki ahal izatea eta horretan gora egin ahal izatea eragozten dizkien aurreiritziekin amaitzea eskatzen du.
4. Nafarroako Parlamentuaren ustez, beharrezkoa da elkarte-sareko entitateentzako laguntzak mantentzea eta sustatzea, gorrei laguntzen jarraitu ahal izan dezaten, haien eskariak ikusaraziz eta haien eskubideak baliaraziz”.