Noiz argitaratua Astelehena, 2021.eko Irailak 27

Nafarroako Parlamentuak elkartasuna adierazten die La Palmako uharteko sumendiaren erupzioak kaltetutako pertsona guztiei, eta babesa helarazten die larrialdi-zerbitzuei

Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsia. 2021eko irailaren 27an

Eledunen Batzarrak Lehendakaritzak aurkeztutako adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak elkartasuna adierazten die La Palmako uharteko sumendiaren erupzioak kaltetutako pertsona guztiei, eta babesa helarazten die larrialdi-zerbitzuei.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak elkartasuna adierazten die kaltetutako pertsona guztiei; bereziki, labaren aurrerabide geldiezinaren erruz etxetik alde egin behar izan dutenei eta etxea, laboreak eta bestelako bizi-baliabideak galdu dituztenei.

 

2. Nafarroako Parlamentuak babesa helarazten die natur-hondamendi horrek eragindako kalteak ahal den neurrian arintzearren bertatik bertara lan egiten ari diren larrialdi-zerbitzuei eta pertsona guztiei."