Noiz argitaratua Osteguna, 2024.eko Urriak 3

Nafarroako Parlamentuak emakumeen eskubideen arloan gertatzen ari diren indarkeria eta atzerakada egoerak errefusatzen ditu

Osoko Bilkurak onetsi du. 2024ko urriaren 3an

1.- Nafarroako Parlamentuak gaitzetsi egiten ditu emakumeen giza eskubideen atzerakada eta indarkeria-egoera horiek, eta Estatuko Gobernua premiatzen du, Nazio Batuen barruan kide aktibo gisa dituen erantzukizunen barruan, Afganistango edo Iran bezalako herrialdeetako emakumeen egoerari buruzko hainbat neurri har ditzan. Zehazki, Espainiako Gobernua premiatzen da bultza dezan talibanen gobernuaren ikerketa eta kontu-ematea Afganistanen emakumeen aurkako giza eskubideen etengabeko urraketa dela-eta.

 

2.- Estatuko Gobernuari eskatzen zaio talibanengan eragina izan dezaketen neurriak har ditzan afganiarren herriari kalterik egin gabe, hala nola zigor espezifikoak edo bidaia-debekuak, NBEren Segurtasun Kontseiluaren ebazpen baten bidez ezarriak modu koordinatuan eta irmoan, talibanek emakumeen eta neskatoen eskubideak urratzeari utz diezaioten.

 

3.- Espainiako Gobernuari eskatzen zaio Afganistanen aplikatzen diren gorputz-zigorrak” sala ditzan “eta horiek geldiarazteko neurriak aktibatzea, hala nola flagelazio publikoa, exekuzio publikoa, gorputz-atalen anputazioa, lapidazioa eta tratu txarren eta torturen beste forma batzuk, emakumeen nazioarteko zuzenbidea urratzen dutenak Afganistanen.

 

4.- Estatuko Gobernua premiatzen da bidezko epaiketak egiten direla zain dezan, bai eta Iranen emakumeei defentsarako duten eskubidea baliatzeko aukera emanen dieten lege-baliabideak erabiltzeko aukera berma dezan ere.

 

5.- Gobernu zentralari eskatzen zaio Afganistanen emakumeen eskubideak deuseztatzen dituen "Moraltasun Legea"ren ezarpena sala eta gaitzes dezan.

 

6.- Espainiako Gobernuari exijitzen zaio epe laburreko eta luzeko ekimenetan, ikerketa akademikoan eta berdintasuna, ekitatea eta tolerantzia jorratzen dituzten proiektuetan oinarritutako giza eskubideen programak babestea, komunitateei zuzendutako justizia eraldatzailea eta "behetik gorako" ikuspegia erabiltzen dituztenak.

 

7.-  Nazioarteko komunitateak eta NBEk beren konpromisoa zabaldu behar dute, ohiko sareetatik harago, eta benetako lankidetza- eta komunikazio-harremana izan behar dute Afganistango giza eskubideen eta abokatutzaren defentsan konpromiso aktiboa duten emakume manifestariekin, giza eskubideen defendatzaile direnekin, eta gizarte zibilaren ordezkariekin eta GKEekin.

 

Geroa Bai, EH Bildu eta Contigo-Zurekin taldeek aurkeztu dute. 

 

UPNren, PSNren, EH Bilduren, Geroa Bairen, PPNren eta Contigo-Zurekinen aldeko botoekin eta Voxen aurkakoekin onetsi da.