Noiz argitaratua Asteazkena, 2023.eko Azaroak 22

Nafarroako Parlamentuak erabaki du erakundearen sari gorena ematea Nafarroako kirolaren arloan egiten duten lanaren bidez emakumezkoen kirola gure Komunitatean hobetzen eta bistaratzen lagundu duten pertsona, entitate eta taldeei.

Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsi dute. 2023ko azaroaren 22an

Eledunen Batzarrak onetsi duen adierazpen instituzional batean, Nafarroako Parlamentuak erabaki du erakundearen sari gorena ematea Nafarroako kirolaren arloan egiten duten lanaren bidez emakumezkoen kirola gure Komunitatean hobetzen eta bistaratzen lagundu duten pertsona, entitate eta taldeeiLehendakaritzak aurkeztu du.

 

Honako hau dio onetsitako adierazpen instituzionalak:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak esker ona adierazten die Nafarroako kirolaren arloan egiten duten lanaren bidez gure Komunitatean emakumezkoen kirola hobetzen eta bistaratzen lagundu duten pertsona, entitate eta talde guztiei.

 

2. Nafarroako Parlamentuak aintzat hartzen du emakumezkoen kirolak Komunitatean duen garrantzia.

 

3. Nafarroako Parlamentuak azpimarratu nahi du kirol federazioek eta toki entitateek emakumezkoen kirolaren alde egiten duten lana.

 

4. Nafarroako Parlamentuak beharrezkotzat jotzen du emakumezkoen kirola sustatzen duten politika publikoen garapenean lanean jarraitzea.

 

5. Nafarroako Parlamentuak konpromisoa hartzen du gure Komunitatean emakumezkoen kirolaren balioa nabarmentzera bideratutako jarduerak garatzeko.

 

6. Nafarroako Parlamentuak erakunde honen sari gorena den Nafarroako Parlamentuaren Domina emanen die Foru Komunitateko kirol federazioen ordezkariei, ATEDENA-NAKITEL elkarteari eta kirolaren arloko talde eta entitate guztiei, berdintasunaren alde eta erakundeekin elkarlanean jarduteagatik.