Noiz argitaratua Astelehena, 2020.eko Uztailak 20

Nafarroako Parlamentuak errefusatu egiten du Covid-19aren Funtsa arautzen duen Errege Lege-dekretuak ezartzen duen baliabide ekonomikoen banaketa, Nafarroa bidegabeki kanpo uzten baitu 5.000 milioiko laugarren partearen esleipenetik

Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsi du. 2020ko uztailaren 20an

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak errefusatu egiten baitu Covid-19aren Funtsa arautzen duen Errege Lege-dekretuak ezartzen duen baliabide ekonomikoen banaketa, Nafarroa bidegabeki kanpo uzten baitu 5.000 milioiko laugarren partearen esleipenetik. Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du. Aldeko botoa eman du Navarra Sumak; PSN abstenitu egin da; Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek 3. eta 4. puntuen alde bozkatu dute; 1. puntuaren aurka bozkatu dute EH Bilduk, Geroa Baik eta Podemos-Ahal Duguk, eta I-E abstenitu egin da; 2. puntuari dagokionez, horren aurka bozkatu dute Geroa Baik eta Podemos-Ahal Duguk, abstenitu egin da EH Bildu eta alde bozkatu du I-Ek.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

"Nafarroako Parlamentuak honako hau erabaki du:

 

1.- Errefusatzea COVID-19 funtsa arautzen duen Errege Lege-dekretuan ezarri den baliabide ekonomikoen banaketa, Foru Komunitatea bidegabeki kanpo uzten duelako 5.000 milioi euroko laugarren partearen esleipena eskuratzetik.

 

2.- Nafarroako Gobernua premiatzea Estatuaren ordezkaritzarekin negozia dezan aipatu Lege-dekretuaren aldaketa, halako moldez non jasoko baita Nafarroako Foru Komunitateak partaidetza izanen duela funts-esleipenaren banaketa itzultzegabean.

 

3.- Nafarroako Gobernua premiatzea hitzarmen ekonomikoa koordinatzeko Batzorderako presako deialdia exigi dezan, ziurtasunez eta ekitatez zehatz dadin zein izanen den COVID-19aren funtsetik Nafarroak eskuratuko duen diru-kantitatea.

 

4.- Erabaki hau Espainiako Gobernuko lehendakariari helaraztea”.