Noiz argitaratua Osteguna, 2021.eko Apirilak 29

Nafarroako Parlamentuak errefusatu egiten du Israelgo Estatuak iragan apirilaren 13an Zisjordanian Juana Ruiz Sánchez langile humanitarioa aurretiazko akusaziorik gabe atxilotua izana

Legebiltzarrak babes osoa eskaini die senitarteko eta lagunei

Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak errefusatu egiten baitu Israelgo Estatuak iragan apirilaren 13an Zisjordanian Juana Ruiz Sánchez langile humanitarioa aurretiazko akusaziorik gabe atxilotua izana. Lehendakaritzak aurkeztu du.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“Nafarroako Parlamentuak:

 

Nafarroako Parlamentuak errefusatu egiten du Israelgo Estatuak iragan apirilaren 13an Zisjordanian Juana Ruiz Sánchez langile humanitarioa aurretiazko akusaziorik gabe atxilotua izana.

 

Bere babes osoa eskaini nahi die Juana Ruiz Sánchez andrearen senitartekoei eta lagunei”.