Noiz argitaratua Astelehena, 2020.eko Ekainak 29

Nafarroako Parlamentuak errefusatu egiten du Trenasak gutxienez sei hilabetez 113 kontratu etetea, eta, hori egin duela baieztatuz gero, inbertitutako kapital publikoa berreskuratzeko eskatzen baitio Gobernuari

Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsia. 2020ko ekainaren 29an

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak errefusatu egiten baitu Trenasak gutxienez sei hilabetez 113 kontratu etetea, eta, hori egin duela baieztatuz gero, inbertitutako kapital publikoa berreskuratzeko eskatzen baitio Gobernuari. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu du.

 

1. eta 2. puntuak EH Bilduren eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoekin eta Navarra Suma, PSN, Geroa Bai eta Podemos-Ahal Duguren abstentzioekin onetsi dira. 3. puntua, berriz, aho batez onetsi da.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“- Nafarroako Parlamentuak errefusatu egiten du TRENASAko zuzendaritzak gutxienez sei hilabetez 113 kontraturen etendura aplikatzeko egindako proposamena, eta aldezten du ez dagoela horretarako antolamendu-arrazoirik, ez arrazoi ekonomikorik, ez eta produkziokorik ere.

 

- Nafarroako Parlamentuak, espediente hori aplikatzen bada –halakorik nahi ez badu ere–, Nafarroako Gobernua premiatzen du egokitzat jotzen dituen ekintza guztiak egin ditzan enpresa horretan inbertitutako kapital publikoa berreskuratzeko.

 

- Nafarroako Parlamentuak animoa eta indarra emateko mezua helarazten die langile guztiei eta haien familiei, eta, era berean, babesa helarazten die beren eskubideak eta lanpostuak aldezteko deitzen diren mobilizazio guztiei”.