Nafarroako Parlamentuak errefusatu eta gaitzetsi egiten baitu Tuterako bizilagun Sararen hilketa, eta bere elkartasuna adierazi nahi die hildakoaren familiari eta ingurune hurbilari une latz honeta
Mahaiak eta Eledunen batzarrak onetsia. 2022eko urtarrilaren 13an
Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak errefusatu eta gaitzetsi egiten baitu Tuterako bizilagun Sararen hilketa, eta bere elkartasuna adierazi nahi die hildakoaren familiari eta ingurune hurbilari une latz honetan. Lehendakariak aurkeztu du.
Onetsitako adierazpen instituzionalak hala dio:
“1. Nafarroako Parlamentuak errefusatu eta gaitzetsi egiten du Tuterako bizilagun Sararen hilketa, eta bere elkartasuna adierazi nahi die hildakoaren familiari eta ingurune hurbilari une latz honetan.
2. Nafarroako Parlamentuak beste behin ere berresten du errefusatu eta gaitzetsi egiten duela gure gizartean gerta daitekeen eraso, indarkeria nahiz jarrera sexista oro, eta konpromisoa hartzen du emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazten, segurtasuna hobetzen eta emakumeek ingurune orotan askatasun osoa baliatu ahal izatea bermatzen laguntzeko.
3. Nafarroako Parlamentuak, erakunde publikoa den aldetik, Emakumeen aurkako indarkeriaren kontra jarduteko apirilaren 10eko 14/2015 Foru Legeak tokian-tokian ezartzen dituen betekizunak betetzea bermatzeko konpromisoa hartzen du.
4. Nafarroako Parlamentuak gizarte osoari dei egiten dio emakumeen eta gizonen arteko desberdinkeria betikotzen duten rol eta estereotipo sexistetan oinarritutako kultur eredua alda dezan, bai eta indarkeria matxista errefusatzen jarrai dezan eta indarkeria matxistetatik bizirik atera diren emakumeei babesa ematen jarrai dezan ere.
5. Nafarroako Parlamentuak herritarrei gonbit egiten die ez daitezen ezer egin gabe gelditu emakumeen aurkako indarkeriaren eta erasoen aitzinean, eta emakumeek segurtasunez eta askatasunez bizitzeko eskubidea dutela erreklamatzen du.
6. Nafarroako Parlamentuaren Osoko Bilkurak elkarretaratzea eginen du ostegunean, urtarrilaren 13an, eguerdian, erakundearen atarian, hilketa hau beste behin gaitzesteko eta emakumeen kontrako indarkeria oro errefusatzeko”.