Noiz argitaratua Astelehena, 2022.eko Otsailak 28

Nafarroako Parlamentuak Errusiaren eraso militarra salatzen du, eta eskatzen du berehala buka dadila eta haren indar militarrak Ukrainatik atera daitezela

Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsi du. 2022ko otsailaren 28an

Nafarroako Parlamentuak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak Errusiaren eraso militarra salatzen du, eta eskatzen du berehala buka dadila eta haren indar militarrak Ukrainatik atera daitezela. Nafarroako Parlamentuko lehendakariak aurkeztu du.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

1. Nafarroako Parlamentuak Errusiaren eraso militarra salatzen du, eta eskatzen du berehala buka dadila eta indar militarrak Ukrainatik atera daitezela.

 

2. Nafarroako Parlamentuak borrokak berehala buka daitezela exijitzen du, biktima-kopurua handitu aurretik, eta tropak itzul daitezela nazioarteak Errusiako Federazio gisa aitortutako lurraldera.

 

3. Nafarroako Parlamentuak eragile guztiei dei egiten die Errusiak hasitako gatazka belikorako konponbideak bila ditzaten.

 

4. Nafarroako Parlamentuak berresten du desadostasunak konpontzeko esparrua Nazio Batuen Gutuna dela, bakearen eta diplomaziaren bideak erabiliz.

 

5. Nafarroako Parlamentuak Europako erakundeak premiatzen ditu arta ditzaten Ukrainatik lekualdatu eta Europako beste herrialde batzuetan babesa bilatzen ari diren pertsonak.

 

6. Nafarroako Parlamentuak bere babes eta elkartasun erabatekoa adierazten die Ukrainako Gobernuari eta herriari eta, halaber, Errusian gerraren aurkako manifestazioetan parte harturik jazarpen polizial eta militarra pairatzen ari diren pertsonei.

 

7. Nafarroako Parlamentuak elkarretaratze baterako dei egiten du, Nafarroako Foru Komunitateko erakunde nagusiekin batera: 2022ko otsailaren 28an, astelehenarekin, 12:00etan eginen da, Iruñeko Sarasate pasealekuan, Ukrainako egoera salatzeko eta adierazpen honetan onetsitako puntuak babesteko.