Noiz argitaratua Osteguna, 2026.eko Otsailak 5

Nafarroako Parlamentuak Espainiako Gobernua premiatzen du Eliza Katolikoaren immatrikulazioak ahalbidetu zituen estatu-araudia baliogabetu dezan

Osoko Bilkurak onetsi du. 2026ko otsailaren 5ean

1.- Nafarroako Parlamentuak Espainiako Gobernua premiatzen du lege bat susta dezan Hipoteka Legearen 206. artikuluaren deuseztasuna deklaratzeko Espainiako Konstituzioa indarrean jarri zenetik, bai eta, Eliza Katolikoarentzat bakarrik, hari jarraikiz xedatu zen 1947ko Hipoteka Erregelamenduaren 304. artikuluarena eta horiekin bat datorren beste edozein manurena ere, Eliza katolikoak ondasunak immatrikulatzea ahalbidetu baitzuten, eliza-ziurtagiri administratiboaren bidez.

 

2.- Nafarroako Parlamentuak Diputatuen Kongresua premiatzen du Konstituzioaren aurkako araudi horren babesean egindako immatrikulazioen erabateko deuseztasuna deklaratzeko beharrezkoak diren lege-erreformak onar ditzan.

 

3.- Nafarroako Parlamentuak Espainiako Gobernuari eskatzen dio Estatuko prozedura bat sor dezala bidegabe immatrikulatutako ondasunak berrikusteko, ikertzeko eta, hala badagokio, berreskuratzeko, autonomia-erkidegoen eta toki-erakundeen parte-hartzearekin, eta, hala badagokio, egoera leheneratzea edo kalte-galerak konpontzea.

 

4.- Nafarroako Parlamentuak erreklamatu du Eliza Katolikoak 1946tik gaur egun arte immatrikulatutako ondasunen zerrenda zabaltzeko, arazteko eta haren publizitate osoa egiteko eta erregistroan behar bezala identifikatzeko.

 

5.- Nafarroan bidegabeki immatrikulatutako ondasunak berrikusten, ikertzen eta, hala badagokio, berreskuratzen egiten ari den lana kontuan hartuta, Nafarroako Parlamentuak Gorte Nagusiak eta Espainiako Gobernua premiatzen ditu gainerako administrazioekin eta gizarte zibilarekin lan egin dezaten eliza katolikoak Estatu osoan bidegabeki immatrikulatutako ondasunak berreskuratzeko.

 

6.-Mozio hau Espainiako Gobernuari, Gorte Nagusiei, Udalerrien eta Kontzejuen Federazioari eta Udalerrien eta Probintzien Espainiako Federazioari helaraziko zaie.

 

PSN TPak aurkeztu du. 

 

PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin taldeen aldeko botoekin eta UPN eta PPN taldeen, Talde Mistoaren eta atxiki gabeko parlamentariaren aurkako botoekin onetsi da.