Noiz argitaratua Osteguna, 2026.eko Otsailak 5

Nafarroako Parlamentuak Espainiako Gobernua premiatzen du lurraldearen araberako sailkapena elementu objektibotzat ezar dezan plangintza elektrikoetan

Osoko Bilkurak onetsi du. 2026ko otsailaren 5ean

1.- Nafarroako Parlamentuak Espainiako Gobernua premiatzen du Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 4. artikulua (plangintza elektrikoa) alda dezan, lurraldearen araberako sailkapena elementu objektibo –eta erabakigarria– izan dadin egin beharreko plangintzetan.

 

2.- Nafarroako Parlamentuak Gobernu zentralari eskatzen dio 4. artikulu horren aldaketan elementu objektibagarri gisa sartzeko:

 

- Industriak autonomietako BPGan duen pisu portzentuala

- Industria intentsiboak autonomia bakoitzeko industria osoan duen pisu portzentuala

- Energia-ekoizpen berriztagarriak autonomia bakoitzeko energiaren azken kontsumo gordinaean duen pisu portzentuala.

 

Geroa Bai TPak aurkeztu du. 

 

UPNren, EH Bilduren, eta Geroa Bairen aldeko botoekin, PSNren, PPNren eta Contigo-Zurekinen abstentzioarekin eta Talde Mistoaren eta atxiki gabeko parlamentariaren aurkakoarekin onetsi da.