Noiz argitaratua Astelehena, 2021.eko Urtarrilak 25

Nafarroako Parlamentuak 'Espejo de la Realidad Empresarial de Navarra' izeneko lanaren III. edizioa aurkeztuko du astearte honetan, hilak 26

Nafarroako Parlamentuak Espejo de la Realidad Empresarial de Navarra (ERENA)"  izeneko lanaren III. edizioa aurkeztuko du astearte honetan, hilak 26 (atalondoan, 17:30ean). Gaur egungo egoera ekonomikoari, 2020ko maiatzetik bukaerara bitarteko jarduera-bilakaerari edo egiten ari diren barne-aldaketei buruzko 300 enpresa baino gehiagoren balorazioa biltzen duen azterketa da.

 

Ekitaldiaren hasieran mintzatuko da Unai Hualde, Nafarroako Parlamentuko lehendakaria, ondoren Mikel Benet, Nacap Comunicación (Navarra-Capital.es) enpresako bazkide zuzendaria, Eva Perujuániz, El Espejo de la Realidad Empresarial de Navarra azterlanaren egilea, eta Elma Saiz, Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria.

 

Ekitaldia zuzenean jarraitu ahalko da, streaming bidez, honako esteka honetan:

 

https://www.youtube.com/watch?v=eyg7HCa9s7M&feature=youtu.be