Noiz argitaratua Astelehena, 2020.eko Uztailak 20

Nafarroako Parlamentuak Estatuari exigitzen dio indargabetu dezan Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoa

Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsi du. 2020ko uztailaren 20an

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional baterako proposamena onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak Estatuari exigitzen baitio indargabetu dezan Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoa. I-Eren talde parlamentarioak aurkeztu du. Aldeko botoa eman dute PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Ek. Navarra Sumak aurka bozkatu du.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

"Nafarroako Parlamentuak defendatzen du, aldezten du eta Estatuko Gobernuari exigitzen dio indargabetu dezala apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoa, aurrekontu-egonkortasunari eta finantza-iraunkortasunari buruzkoa".