Noiz argitaratua Asteartea, 2020.eko Urtarrilak 7

Nafarroako Parlamentuak Estatuko erakundeak aldezten ditu eta indar politiko eta erakunde guztien konpromisoa agertzen du ebatzi gabeko kasu ugariak argitzeko

Mahaiaren eta Eledunen Batzarrak onetsia. 2020ko urtarrilaren 7an

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztua, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak Estatuko erakundeak aldezten baititu eta indar politiko eta erakunde guztien konpromisoa agertzen baitu ebatzi gabeko kasu ugariak argitzeko.

 

Adierazpenaren alde bozkatu dute Navarra Sumak eta PSNk, eta aurka, berriz, Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak adierazten du Estatuko erakundeak aldezten dituela eta haiekin argiro identifikatzen dela, bera bezala haiek ere 1978ko Konstituzioa onetsi zenetik gure herrialdean sorturiko Zuzenbide Estatuaren konpromiso sozial eta demokratikotik sortuak baitira.

 

2. Nafarroako Parlamentuak EH Bildu formazio independentistari eskatzen dio sar dadin behingoz historian eta ETA talde terroristaren krimenak errekonozi eta kondena ditzan.

 

3.- Nafarroako Parlamentuak indar politiko eta erakunde guztien konpromisoa agertzen du oraindik ebatzi gabeko kasu ugariak argitzen laguntzeko".