Noiz argitaratua Osteguna, 2025.eko Urriak 2

Nafarroako Parlamentuak Estatuko Gobernua premiatzen du aintzat har dezan Nafarroako Gobernuak potentzia elektrikoa dela-eta egindako eskaria

Osoko Bilkurak onetsi du. 2025eko urriaren 2an

1.- Nafarroako Parlamentuak Estatuko Gobernua premiatzen du aintzat har dezan Nafarroako Gobernuak potentzia elektrikoa dela-eta egindako eskaria eta, hartara, egin beharreko aldaketak egin ditzan plangintza elektrikoaren zirriborroan.

 

Geroa Bai talde parlamentarioak aurkeztu du. 

 

UPNren PSNren, Geroa Bairen, PPNren, Talde Mistoaren eta atxiki gabeko parlamentariaren aldeko botoekin eta EH Bilduren eta Contigo-Zurekinen abstentzioekin onetsi da.