Noiz argitaratua Asteartea, 2024.eko Apirilak 23

Nafarroako Parlamentuak eta Iruñeko UHUNek interes komuneko jarduerak egiteko lehendabiziko lankidetza-hitzarmena sinatu dute

Aurreikusten da gaurkotasun politikoa era kritikoan lantzeko Ikasgela Parlamentario bat sortzea, eta aztertzea araudiaren eragina etxebizitza, osasuna, arrazismoa eta xenofobia gaien inguruan

Parlamentuko lehendakari Unai Hualdek eta UHUNen Iruñeko ikastetxe elkartuko zuzendari Teresa Imizcozek gaur sinatu dute 2024an elkarrekin hainbat jarduera egiteko lehendabiziko lankidetza-hitzarmen espezifikoa.

 

Hitzarmena txertatuta dago Parlamentuak eta NUPek nork bere helburuak lortzeko moduko ekintzen abiarazpena bideratzearren 2023ko martxoaren 23an sinatu zuten lankidetzarako Esparru Akordioan.

 

Aipatu hitzarmenean jasotako lankidetza-modalitateen artean daude, besteak beste, “izaera juridiko, sozial edo politikoko azterlanak, proiektuak edo programak egitea” eta “interes komuneko ikastaroak, hitzaldiak, jardunaldiak eta bestelako jarduerak antolatzea”.

 

2024ko hitzarmenean jasota dator Ikasgela Parlamentario bat sortzea, UHUN Senior (50 urtetik gorakoentzako prestakuntza) programaren barruan, topaketarako eta eztabaidarako gunea izanen dena Iruñeko UHUNeko irakasle-tutoreen eta herritarren artean. Hamar saio izanen dira, non kontzeptu- eta metodologia-tresna batzuk landuko diren, helburua izanik “gaurkotasun politikoko gaiei modu kritikoan heltzeko modua aberastea”.

 

Era berean, unibertsitate-hedapeneko ikastaro bat aurreikusten da. Bertan, LORAFNAren 41. urteurrenarekin bat, Foru Komunitateko zuzenbide publikoaren ezagutza sakondu nahi da. Urriaren 7tik azaroaren 15era bitarte eginen da, astero 4 ordu emanez, Foru Komunitateko zuzenbide publikoa XXI. mendean: aldaketarako proposamenak izenburupean. Irakasleek, ikertzaileek eta gaian aditu direnek hartuko dute parte.

 

Modu berean eta “ikasleen prestakuntzarako lehentasunezko jardueraren” izaera duenez, Iruñeko UHUNek ere bat eginen du Parlamentua bisitatzeko programarekin, bere unibertsitarioek aukera izan dezaten “modu praktikoan ezagutzeko bizitza parlamentarioa eta Legebiltzarra, bizitza demokratikoaren erakunde nagusia den aldetik”

 

Gauza bera esan daiteke unibertsitarioen eta parlamentarien arteko bilkurei buruz. UHUnek azken urteotan indarrean egon den formatu malguari atxikitzen zaio (ateak itxita) eta zuzeneko bilkura bat izanen da ikasleen eta herritarren ordezkarien artean, forudunen eta haien lanen gaineko ikuspegi zabalagoa errazteko asmoz. Nolanahi ere, helburua da ideia-trukea erraztea parlamentariak daukan funtzio politikoarekin eta zerbitzari publiko bezala duen eginkizunarekin zerikusia duten aferen inguruan.

 

Araudiaren aldetik, aurreikusten da bi jardunaldi egitea, 2024rako Araugintza Planak identifikatzen dituen lege-mailako xedapen batzuk aztertzeko asmoz, bereziki etxebizitzaren eta osasunaren arloetan. Arloko espezialistek ere parte hartuko dute.

 

Era berean, txosten konparatu bat prestatu nahi da, foru legedia diskriminazio, arrazakeria eta xenofobiari egokitzearen ingurukoa, erreferentziatzat hartuta Europako eta nazioarteko tresna arautzaileak. Zehazki, ikertuko da 13/2023 Foru Legean (13.-22. artikuluak) jasotako garapen arloak aplikatzeko araudi sektoriala.

 

Nazioarteko arauak eta gomendioak bildu eta aztertu ondoren, entitate sozialen eta UHUNeko ikerketa-taldearen arteko lan-mahai bat izanen da. Bertatik sortzen diren proposamenak abendurako amaituta egon beharko den txosten batean jasoko dira,

 

Hitzarmena, gehienez ere 20.000 euroko aurrekontua duena, sinatu ondoren Unai Hualde eta Teresa Imizcoz “pozik” agertu dira sakondu delako, eduki konkretuen bidez, ikasleen prestakuntza herritarrari laguntzen dion harreman probetxugarri batean.

 

Alde horretatik, zuzendariak zehaztu duenez Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazional dela Iruñean Administrazio eta Zientzia Politikoko graduko ikasketak eskaintzen dituen unibertsitate bakarra izanik, ikasgelaren eta errealitate politiko-instituzionalaren arteko zubiak eraikitzea interes handikoa izan daitekeela bi aldeentzat.