Noiz argitaratua Astelehena, 2021.eko Martxoak 1

Nafarroako Parlamentuak exigitzen du sakonki iker dadin Mikel Zabalzaren heriotza dela-eta agertu den audioaren edukia

Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Gaixotasun Arraroen Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin eta ikerketarekiko eta zientzian inbertitzeko beharrarekiko konpromisoa adierazten du

Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Gaixotasun Arraroen Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin, 2021eko otsailaren 28an baita. Navarra Sumak, PSNk, Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek aurkeztu dute.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“Nafarroako Parlamentuak:

 

“1. Bat egiten du Gaixotasun Arraroen Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin, 2021eko otsailaren 28an baita.

 

2. Nabarmentzen ditu gaixotasun arraroak dituzten pertsonen eta haien familien konpromisoa, borroka eta batasuna, haientzako guztientzako balio eta itxaropen-sintoma nagusi baitira.

 

3. Aitortzen du gaixotasun arraroak dituzten pazienteen elkarteen funtsezko eginkizuna, pertsona horien beharrizanei erantzuteko eta eragin politikoa izateko tresna gakoa baitira.

 

4. Adierazten du ikerketarekiko eta zientzian inbertitzeko beharrarekiko konpromisoa, gaixotasun arraroen diagnostikorako eta tratamendurako zailtasunei erantzuteko bidea baita.

 

5. Beharrezkotzat jotzen du osasungintza eta gizartea eraldatzeko lan egitea, diagnostikorako edo tratamenduetarako aurrerapenak eskuratzerakoan ekitatea bermatze aldera.

 

6. Adierazten du beharrezkoa dela aurrerapausoak ematea sareko lanean, ezagutzaren partekatzean eta koordinazio soziosanitarioan”.

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak exigitzen du sakonki iker dadin Mikel Zabalzaren heriotza dela-eta agertu den audioaren edukia. EH Bilduk, Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek aurkeztu dute.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“Nafarroako Parlamentuak exigitzen du, Guardia Zibileko kapitain Gómez Nietoren eta orduan CESIDeko koronel burua zen Juan Alberto Peroteren arteko elkarrizketa baten audioa agertu ondoren, sakonki iker dadin audio horren edukia, Mikel Zabalza gazte nafarraren heriotzari buruzko egia jakite aldera".