Noiz argitaratua Astelehena, 2021.eko Martxoak 1

Nafarroako Parlamentuak exigitzen du sakonki iker dadin Mikel Zabalzaren heriotza dela-eta agertu den audioaren edukia

Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsia. 2021eko martxoaren 1ean

Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak exigitzen du sakonki iker dadin Mikel Zabalzaren heriotza dela-eta agertu den audioaren edukia. EH Bilduk, Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek aurkeztu dute.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“Nafarroako Parlamentuak exigitzen du, Guardia Zibileko kapitain Gómez Nietoren eta orduan CESIDeko koronel burua zen Juan Alberto Peroteren arteko elkarrizketa baten audioa agertu ondoren, sakonki iker dadin audio horren edukia, Mikel Zabalza gazte nafarraren heriotzari buruzko egia jakite aldera".