Nafarroako Parlamentuak ez du beharrezkoa den adostasunik lortu sozialisten egoitzen aurkako erasoak gaitzesteko
Eledunen Batzarrak baztertu egin du adierazpen instituzional bat; horren bidez Nafarroako Parlamentuak gaitzetsi egiten ditu sozialisten eta alderdi demokratiko guztien egoitzen aurkako erasoak eta horien militanteen aurkako mehatxuak, irainak eta erasoak. PSN talde parlamentarioak aurkeztu du.
UPN, PSN, EH Bildu, Geroa Bai, PPN eta Contigo-Zurekinek alde bozkatu dute, eta Voxek aurka.
Baztertutako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
1. Gaitzetsi egiten ditugu sozialisten egoitzen nahiz alderdi demokratiko guztien aurkako erasoak eta horien militanteen aurkako mehatxuak, irainak eta erasoak.
2. Gaitzetsi egiten ditugu kontsigna frankistak, Gobernuko presidentearen aurkako oihuak eta irainak eta Franco diktadorearen aldekoak, baita ultraeskuineko taldeek deitutako elkarretaratzeetan errepikatzen diren Konstituzioaren aurreko sinboloak erabiltzea ere.
Konstituzioaren eta Gobernuko lehendakariaren aurkako eta Franco diktadorearen aldeko oihuak, eskuin muturreko taldeek deitutako elkarretaratzeetan errepikatzen direnak.
3. Eskatu egiten dugu amai daitezela alderdi politiko demokratikoen eta haien militanteen aurkako etsaitasunezko portaerak sustatzen dituzten gorroto-diskurtsoak.