Nafarroako Parlamentuak gaitzesten du herritarren ordezkariek ekitaldi publiko ofizialak baliatuta legea urratzeko eginiko edozein ahalegin
Mahaiaren eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2019ko uztailaren 18an
Eledunen Batzarrak Navarra Sumak talde parlamentarioak aurkeztutako adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak gaitzesten du herritarren ordezkariek ekitaldi publiko ofizialak baliatuta legea urratzeko eginiko edozein ahalegin.
Adierazpena UPN eta PSNren aldeko botoekin onetsi da; Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek aurkako botoa eman dute.
Onetsitako adierazpenak honako hau dio:
“- Nafarroako Parlamentuak gaitzesten du herritarren ordezkariek ekitaldi publiko ofizialak baliatuta legea urratzeko eginiko edozein ahalegin, are gehiago legea urratzeko ahalegin hori indarkeria-ekintzaz lagunduta egiten bada, ordezkari demokratikoen eta agintaritzaren agenteen aukako hozkaka, ostikoka eta kolpeka.
- Nafarroako Parlamentuak gaitzesten du pertsona batzuek, gune publiko masifikatuetako inpunitatearen babesean, kargu publikoen aurka gauzatzen duten hertsapena, hitzezko indarkeria eta indarkeria fisikoa erabilita.
- Nafarroako Parlamentuak bere babes osoa agertzen die kargu publiko guztiei, bereziki Iruñeko Udaltzaingoko gizon eta emakumeei, ordenamendu juridikoa eta ordena publikoa modu eredugarrian betearazteagatik, beren integritate fisikoa arriskuan jarrita ere”.