Nafarroako Parlamentuak genero-indarkeriaren aurkako elkarretaratzea egin du
"Emakumeen aurkako indarkeriarik ez" goiburupean, Ganberak minutu bateko isiltasuna gorde du azken hiru biktimen oroimenez
Foru-parlamentariek elkarretaratzea egin dute astelehen honetan, 12:00etan, Nafarroako Parlamentuaren atarian, azken egunotan gertatu diren erailketa matxistak gaitzesteko.
Biktimak izan dira urtarrilaren 17an eraildako 53 urteko emakume bat (Huescan), martxoaren 10ean eraildako 58 urteko emakume bat (Burgosen) eta martxoaren 14an eraildako 64 urteko emakume bat (Cantabrian). Hirurak, ustez, bikotekide ohiek hil dituzte.
Elkarretaratzean parte hartu dutenek minutu bateko isilunea egin dute, biktimak oroitzeko.
Kasu horiek baieztatu ondotik, Espainian 13 dira 2026an genero-indarkeria dela-eta eraildako emakumeak. Datu horiek 2003an biltzen hasi zirenetik, berriz, 1.356 izan dira hildako emakumeak.
Espainian, genero-indarkeriagatik eraildako adingabeen kopurua 2koa izan da 2026an, eta 67koa 2013az geroztik.