Nafarroako Parlamentuak genero-indarkeriaren aurkako elkarretaratzea egin du
"Emakumeen aurkako indarkeriarik ez" goiburupean, Ganberak minutu bateko isiltasuna gorde du azken bi biktimen oroimenez
Foru-parlamentariek elkarretaratzea egin dute astelehen honetan, 12:00etan, Nafarroako Parlamentuaren atzeko aldean, azken egunotan gertatu diren erailketa matxistak gaitzesteko.
Biktimak izan dira martzoaren 21ean eraildako 49 urteko emakume bat (Zaragozan) eta martxoaren 20an eraildako 3 urteko neskato bat (Alicanten). Emakumea, ustez, bikotekide ohiak hil du, eta neskaren kasuan hiltzailea aita izan omen da.
Elkarretaratzean parte hartu dutenek minutu bateko isilunea egin dute, biktimak oroitzeko.
Kasu horiek baieztatu ondotik, Espainian 14 dira 2026an genero-indarkeria dela-eta eraildako emakumeak. Datu horiek 2003an biltzen hasi zirenetik, berriz, 1.357 izan dira hildako emakumeak.
Espainian, genero-indarkeriagatik eraildako adingabeen kopurua 3koa izan da 2026an, eta 68koa 2013az geroztik.