Noiz argitaratua Asteartea, 2026.eko Apirilak 14
Nafarroako Parlamentuak genero-indarkeriaren aurkako elkarretaratzea egin du
"Emakumeen aurkako indarkeriarik ez" goiburupean, Ganberak minutu bateko isiltasuna gorde du azken bi biktimen oroimenez
Foru-parlamentariek elkarretaratzea egin dute astearte honetan, 12:00etan, Nafarroako Parlamentuaren atzeko aldean, azken egunotan gertatu diren erailketa matxistak gaitzesteko.
Apirilaren 13an Kordoban bikotekide ohiak hildako 64 urteko emakume bat eta apirilaren 1ean Bizkaian bikotekideak hildako 44 urteko emakume bat dira biktimak.
Elkarretaratzean parte hartu dutenek minutu bateko isilunea egin dute, biktimak oroitzeko.
Kasu horiek baieztatu ondotik, Espainian 16 dira 2026an genero-indarkeria dela-eta eraildako emakumeak. Datu horiek 2003an biltzen hasi zirenetik, berriz, 1.359 izan dira hildako emakumeak.