Noiz argitaratua Ostirala, 2022.eko Ekainak 10

Nafarroako Parlamentuak genero indarkeriaren aurkako elkarretaratzea egin du azken erailketa matxista gaitzesteko

Ganberak minutu bateko isilunearekin oroitu du biktima Legebiltzarraren atarian

Foru Parlamentariek Parlamentuko sarreran elkarretaratzea egin dute gaur, ostegunean Sorian jazotako erailketa matxista gaitzesteko.

 

Bertaratu direnek minutu bateko isilunearekin oroitu dute 35 urteko emakumea.

 

19 dira beren bikotekideek edo bikotekide ohiek 2022 urtean eraildako emakumeak, eta estatistikak biltzen hasi zirenetik 1.149. biktima da honakoa.