Noiz argitaratua Asteazkena, 2023.eko Irailak 6

Nafarroako Parlamentuak genero indarkeriaren aurkako elkarretaratzea egin du azken erailketa matxistak gaitzesteko

Ganberak minutu bateko isilunearekin oroitu ditu biktimak Legebiltzarraren atarian

 

Foru parlamentariek Parlamentuko sarreran elkarretaratzea egin dute gaur azken asteetan jazotako erailketa matxistak gaitzesteko.

 

Abuztuaren 10ean egindako azken elkarretaratzetik, 6 emakume gehiago hil dituzte beren bikotekideek edo bikotekide ohiek. Abuztuaren 17an 50 urteko emakume bat hil zuten Madrilen, abuztuaren 24an 63 urteko emakume bat Cadizen, abuztuaren 30ean 40 urteko emakume bat Salamancan, abuztuaren 31n 58 urteko emakume bat Valencian, irailearen 2an 53 urteko emakume bat Jaenen eta 3an 47 urteko emakume bat Sevillan.

 

Gainera, abuztuaren 23an baieztatu zen Gironan maiatzaren 6an gertatutako emakume baten hilketa indarkeria matxistaren ondorioa izan zela.

 

Bertaratu direnek minutu bateko isilunearekin oroitu dituzte biktimak.

 

42 dira beren bikotekideek edo bikotekide ohiek 2023. urtean eraildako emakumeak, eta 2003an estatistikak biltzen hasi zirenetik 1.226 biktima izan dira.