Noiz argitaratua Astelehena, 2024.eko Otsailak 5

Nafarroako Parlamentuak genero indarkeriaren aurkako elkarretaratzea egin du, azken hilketa matxisten ostean

"Emakumeen aurkako indarkeriari ez" lelopean, Ganberak minutu bateko isilunearekin oroitu ditu biktimak Foru Legegilearen egoitzaren atarian

Foru parlamentariek elkarretaratzea egin dute astelehen honetan Nafarroako Parlamentuaren atarian, urtarrilaren 27an eta otsailaren 1ean izandako hilketa matxistak gaitzesteko, azken hau oraindik konfirmatzeke. Era berean, 2023ko ekainaren 15ean genero-indarkeriak eragindako beste hilketa bat berretsi da.

 

Elkarretaratutako pertsonek minutu bateko isilunea egin dute hurrenez hurren Gironan, Valentzian eta Lleidan eraildako 45, 49 eta 28 urteko hiru emakumeen omenez.

 

Azken baieztapen horrekin, 58 emakume hil zituzten bikotekideek edo bikotekide ohiek 2023an. 2024an, 2 emakume hil dituzte (3 Valentziako erailketa berresten bada), eta 1.243 2003an estatistikak egiten hasi zirenetik.