Noiz argitaratua Astelehena, 2024.eko Apirilak 8

Nafarroako Parlamentuak genero indarkeriaren aurkako elkarretaratzea egin du, azken hilketa matxisten ostean

"Emakumeen aurkako indarkeriari ez" lelopean, Ganberak minutu bateko isilunearekin oroitu ditu biktimak Foru Legegilearen egoitzaren atarian

Foru parlamentariek elkarretaratzea egin dute gaur, astelehenarekin, Nafarroako Parlamentuaren atarian, genero indarkeriak eta indarkeria bikarioak apirilaren 1ean eta 3an eragindako hilketak gaitzesteko.

 

Elkarretaratutako pertsonek minutu bateko isilunea egin dute Tarragonan eraildako 34 urteko emakumearen eta Gironan eraildako 5 urteko haurraren omenez.

 

Azken baieztapen hauekin, 8 dira 2024an bikotekideek edo bikotekide ohiek eraildako emakumeak, 1.248 2003an estatistikak egiten hasi zirenetik.

 

Espainian genero-indarkeriaren ondorioz hildako adingabeak 5 dira 2024an, eta 55 2013tik.