Noiz argitaratua Asteartea, 2024.eko Irailak 3

Nafarroako Parlamentuak genero indarkeriaren aurkako elkarretaratzea egin du azken 14 erailketa matxistak gaitzesteko

Ganberak minutu bateko isilunearekin oroitu ditu biktimak Legebiltzarraren atarian

Foru parlamentariek eta Arartekoa Parlamentuko sarreran elkarretaratzea egin dute gaur azken asteetan jazotako erailketa matxistak gaitzesteko.

 

Uztailaren lauan egindako azken elkarretaratzetik, 13 emakume gehiago hil dituzte beren bikotekideek edo bikotekide ohiek.

 

Uztailaren 5ean 20 urteko emakume bat hil zuten Alicanten eta 21ko beste bat Antequeran; uztailaren 15ean 22 urteko emakume bat Zaragozan, 23 urteko emakume bat Valencian, 24 urteko emakume bat Madrilen, 25 urteko emakume bat Tarragonan eta 26 urteko emakume bat Alicanten; 16an 27 urteko emakume bat Barcelonan; abuztuaren 5ean 28 urteko emakume bat A Coruñan; hilearen 12an 30 eta 31 urteko bi emakume Barcelonan; 21ean 29 urteko emakume bat Toledon; eta 28an 32 urteko emakume bat hiz zuten Sevillan.

 

Gainera, hilketa matxista gisa ikertzen ari dira atzo Castellon gertatutako 46 urteko emakume baten hilketa.  Aurten hildako hamalaugarren emakumea da izanen litzateke.

 

Bertaratu direnek minutu bateko isilunearekin oroitu dituzte biktimak.

 

33 dira beren bikotekideek edo bikotekide ohiek 2024. Urtean eraildako emakumeak, eta 2003an estatistikak biltzen hasi zirenetik 1.277 biktima izan dira.

 

Espainian genero-indarkeriaren ondorioz hildako adingabeak 9 dira 2024an, eta 62 2013tik.