Noiz argitaratua Astelehena, 2023.eko Otsailak 6
Nafarroako Parlamentuak genero indarkeriaren aurkako elkarretaratzea egin du azken 2 erailketa matxistak gaitzesteko
Ganberak minutu bateko isilunearekin oroitu ditu biktimak Legebiltzarraren atarian
Foru parlamentariek Parlamentuko sarreran elkarretaratzea egin dute gaur, azken egunetan egindako 2 hilketa matxistak gaitzesteko.
Bertaratu direnek minutu bateko isilunearekin oroitu dituzte La Línea de la Concepciónen (Cádiz) eta Baionan (Pontevedra) urtarrilaren 31n eta hileran 5an eraildako bi emakumeak. Azken hilketa hori baieztapen ofizialaren zain dago.
7 dira beren bikotekideek edo bikotekide ohiek 2023. urtean eraildako emakumeak, eta estatistikak biltzen hasi zirenetik 1.189. biktima izan dira. Espainian 2 adingabe hil dira 2022an, eta 48, 2013az geroztik.